XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

industria arloan, 4 (%8,8) kultura ekintzetan, 2 (%4,4) mediku, 2 (%4,4) administratibo, e. a.

Familia-egoerari buruz, 20 apaiz edo ezkongabeak dira, hots %44,4a; 17 (%37,7) ezkonduak edo alargunak dira; bat diborziatua dago eta ez dut gainontzekoen datu hau jaso.

Ikertzaile talde honek guztira 21 seme-alaba ditu.

Honek adierazten duenez fertilitate maila bajua du eta ez dio, ezta urrundik ere, belaunaldi ordezkatzeari heltzen.

Laburtuz, estadistikaren ikuspuntutik, euskal antropologo tipoa edo eredua da: gizonezkoa; Euskal Herrian jaioa; 40tatik 60 urtetara bitarteko adinekoa; euskeraz, gazteleraz eta frantzezeraz mintzatzen da; ez du familia ardurarik (ez emazterik, ez seme-alabarik); abertzale baina ez alderdi politikoekin lotuta; goi mailako ikasketekin; bere ogibideak hezkuntza, kultura edo gizartearekin zerikusia du; eta horrez gain etnografia, etnologia eta antropologiari buruzko ikerketa lanak eta argitarapenak egiten ditu.

(*)Nere eskerrik beroena obra hau osotzera lagundu didaten autore guztiei, baita Derioko Euskal Bibliotekari, Eusko Ikaskuntzari eta bilduma honen zuzendari den Joxemartin Apalategiri. Laburdurari buruz bereiztu egin ditut etnoantropologia arloko argitarapenak eta orokorrak. Jon Bilbok Eusko Bibliographia-n laburdura erabiltzen duen kasuetan berridatzi egin dut eritziak bateratzeko.